Informazioa

Atseden bila bazabiltza, fisiko edota mentalki osasundu beharrez bazaude edota, besterik gabe, zenbait egunez pausatu eta lasaitu nahi baduzu…

panoramik

…Artaunsoro Aterpea aukera paregabea duzu

Natura eta ingurumen ederrean kokatua, giro garbi, atsegin eta lasaia bermatuta dago. Ezinago egokia, beraz, egunoroko bizitza estresantean eten bat egiteko, bakarka, familian, lagunartean; baita tailerrak, ikastaroak, ihardunaldiak edo talde-terapiak antolatzeko ere.

Artaunsoro Aterpea Ernio mendilerroaren babesean kokatuta dago. Gazumetik Santa Engraziara bitarteko baso eta mendien ingurumen ikusgarrian. Baina mendi, baso eta erreka bazterrez gozatzeko parada eskaintzeaz gain, Artaunsoro Aterpea ongi prestatu eta hornituta dago abegitasunez hartzeko bertara hurbiltzen direnak eta arretaz betetzeko dagozkien zerbitzuak.

Beheko solairuan jantoki-sala, komunak eta erabilpen anitzetako gela daude; goikoan 30 pertsonentzako logela handia, dutxa bikoitza duten bainugelak eta, aldamenean, begirale edo antzekoentzako aproposa den logela bat.

 

Erreserbak telefonoz egin behar dira

943 581055-687519525

informazio gehiago lortu dezakezu e-mailera idatziz

artaunsoro@gmail.com